Blog hau sortu nuenetik, ez dut oraindik Euskeraz idatzi.
Ordua iritsi dela iruditzen zait, gauza bakoitzari bere tokia emateko. Hizkuntzak ere badu zer esanik, jaio nintzenean entzun nituen lehenengo hitzak euskaraz izan bait ziren. Euskara izan zen nire lehenengo elikadura, hitzek ere elikatzen bait dute. Zein eratako elikadura? Hitzen atzean, eta hizkuntzaren atzean, bada nire ustez, kultura batek beregain duen historia eta identitate bat. Euskara nahiz beste edozein hizkuntzari dagokionean noski. Eta mundu honetan, hizkuntza eta kultura guztiek dute beren tokia. Pertsonekin ere horrela dela ulertzen dut, bakoitzak bere tokia dauka, izan ere denok gaude mundu honetan, eta nahi ta nahi ez, mundu honetako partaide gara, eta inor ez da beste inor baino gehiago ezertan. Defini daitezken ezberdintasun bakarrak, guk asmaturiko boterean leudeke, nork diru gehiago eduki. Hala ere diru gehiago duenak, zer da ni baino gehiago? edo diru gutxi duenak zer da beste edonor baino gutxiago? Edukian dago soilik ezberdintasuna, eta noski pertsona Izanaren kalitatean.
Ez naiz ni izango kalitatea zer den definituko duenik, baina argi dudana zera da, nire iritziz, kalitateak ez duela gorrotoarekin zer ikusirik, ez eta gorrotoak eragiten dituen ekintzekin ere. Kalitateak zer ikusi gehiago du errespetuarekin. Eta oraindik iruditzen zait, mundu honetan denok ere Errespetua zer den jakitera iristeko lan piskat egiteko badaukagula.